Azpeitiko argazkiak Googleren mapetan

Euskal Herri osoa erresoluzio handian dago Google Maps-en. Alegia, airetik ateratako argazki hobeak -satelitetatik edo hegazkinetatik ateratakoak- jarri ditu Googlek bere programetan.

Aise ikus daitezke, orain, tren museoa, Loiola, Xoxoteko aterpea edo plaza nagusia.

Google Maps edo Google Earth programan daude bistan argazki hauek guztiak.

Baina argazki horiek ez dute, momentuz behintzat, Gipuzkoako Foru Aldundiko mapek duten detailerik; erresoluzio hobea dute hauek. (www.uztarria.com/azpeitia/geografia ataletik sar zintezke Foru Aldundiko mapetara)