Bertsoa.com-en Azpeitiko bertsoak

Pasa den astean abian jarri zuten Bertsoa.com bertso plaza digitala. Hainbat bertso saio bideoan ikusi eta entzun daitezke bertsoaren plaza digital berrian. Horien artean, Añota sagardotegian txotx denboraldiaren irekiera egunean izan zen saioa entzun daiteke. Sagardoaren garra lagun, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Iñaki Murua izan ziren bertsotan Añotan, eta bertso horiexek entzun daitezke bertsoa.comen.