Donostiaren eta Azpeitiaren %10 danborradan

Batik bat, Donostian eta Azpeitian ospatzen dira sansebastianak, eta bietan danbor hotsa izaten da nagusi. Donostian, helduen eta umeen artean, aurten 18.143 lagunek irtengo dute danborradan (11.018 helduk eta 7.125 umek). 2006ko datuen arabera, 183.308 lagun daude erroldatuta han. Beraz, danborradako kopurua hiriko biztanleen %9,9 da. Azpeitian, berriz, aurten 1.430 lagunek hartuko dute parte danborradan (908 helduk eta 522 umek). Azpeitian, 2006ko datuen arabera, 13.930 lagun daude erroldatuta. Hortaz, danborradako kopurua herriko biztanleen %10,2 da.