Azkargorta, Bolivian "maitasuna" jasotzen oraindik

Xabier Azkargorta futbol entrenatzailea Bolivian izan berri da berriro, eta "harrituta" geratu da egin dioten harrerarekin. 1994n Munduko Txapelketara sailkatu zuen Azkargortak hango selekzioa (1992tik 1994ra arte Boliviako hautatzaile izan zen) eta jendeak oraindik "maitasuna" diola esan du. "Maitasuna sentitzen dut uneoro, egoera bakoitzean eta segundo bakoitzean. Orduan jaio gabe zeuden umeek garai hartako kontuez galdetzen didate, euren gurasoek gauzak kontatu dizkietelako". Bolivian aurreko aldian duela bost urte izan zen. Lehengo astean Aerolinea enpresa batek gonbidatuta joan zen.