RSS jarioak jarri dituzte 'Hitza' egunkariek

'Hitza' egunkarien edizio digitalei RRS jarioak gehitu dizkiote eta horri esker herriz herriko informazioa eskuragarriago izango dute herritarrek. Urola aldean ere badugu aukera 'Urola Kostako Hitza'-ren webgunera  sartu gabe interesgarrienak iruditzen zaizkizun albisteak jasotzeko.

XML familiako formatua da RSS eta maiztasunez berritzen diren web orrien albisteak zabaltzen dira beste web orrietara. RSSez baliatzeko albiste bilatzaile edo news aggregators izeneko programak erabili behar dira: liferea, rssowl, rss-captor edo eta google reader esaterako.