Bernabe Orbegozoz

                                              


www.izaronews.com-en Pablo Iboak tarteka historiari buruz artikuluak idazten ditu, eta orain dela gutxi Bernabe Orbegozo azpeitiarraz idatzi zuen (argazkian, Orbegozo bera).

Hona hemen Iboaren artikuluko zati batzuk Orbegozoz (Uztarriak euskaratuta):

"1953ko urriaren 15ean izugarrizko uholdeak izan ziren gure herrian. Gipuzkoan... ibaiek gainezka egin zuten, ... eta aurrena eta handiena Iraetako drama izan zen, Zestoatik gertu: (Donostia) hiriburutik Azpeitira doan autobusa blokeatuta geratu zen arratseko zazpietan, 30 lagunekin... Bi egunera, Getariako uretan Bernabe Orbegozoren gorpua azaldu zen; autobus hartako bidaiarietako bat zen.

Bernabe Orbegozo, 'Otarbe' ezizenez ezagutua, 'Tierra Vasca'-ko ohiko kolaboratzailea izan zen (ANVko organua), eta alderdi horren hizlari gisa nabarmendu zen. 1936an Gipuzkoako Gerra Komisariko kide izan zen, eta euskal milizien zerbitzu lanen antolakuntzan garrantzi berezia eduki zuen. Euskadiko Gobernua osatzean, Nekazaritza sailean jarri zuten euskara itzultzaile.

SantoƱan preso hartu zuten, eta heriotza zigorra ezarri. Gerora indultatu egin zuten, urte batzuetara aske uzteko. Baina Erresistentzi Batzordean parte hartu izanaz akusatuta, berriro atxilotu zuten. Polizia Armatuak Gobernu Zibileko ziegatara zeramala, ihes egitea lortu zuen Orbegozok.

Madrilen ezkutuan bizi izan zen, baina dinamika handia zeukan, eta Poliziak berriro haren pista izan zuen. Orbegozok Frantziara ihes egitea erdietsi zuen, handik Caracasera joan zen, eta urte batzuetara Azpeitira itzuli beharrean izan zen, azken urteetako gaixotasun bat zela medio.

(1953ko urriaren 15ean) Orbegozo Donostiara joan zen, euskal erresistentzian parte hartzeaz akusatuta irekita zegoen kasuan deklaratzera. Azpeitira autobusean itzultzean, Iraetan uholdeak harrapatu zuen, eta horrela hil zen beste bidaiariekin batera".