'Time'-ren urteko saria Interneteko erabiltzaileei

Time Ameriketako Estatu Batuetako aldizkari garrantzitsuak urteko saria Interneteko erabiltzaileei eman die, Internet eraikitzen duten kolektibo plural eta globalari. Beraz, zuri ere bai, uztarria.com-en erabiltzaile. Bejondeizula!

Erabiltzaileek "demokrazia digital berriaren sortze eta egituratzean" duten garrantzia nabarmendu dute 'Time'-koek. Erabiltzaile arruntek sortu eta ekoiztutako on-line edukien eragina eta hazkundea azpimarratu nahi izan dute aldizkarikoek. Sareko blogen zabalkundea azpimarratu dute

Sari hori dela-eta, Iratxe Esnaola informatikan ingeniariak gaur
Gara egunkarian iritzi artikulua idatzi du.