Euzkitzeri kritika 'Kalaka' saioagatik

Ruben Sánchez bertsolariak, Garan eta 'Berria'-n idatzitako 'Ka(la)ka' gutunean, kritika egin dio Xabier Euzkitze ETB1eko 'Kalaka' saioko azpeitiar aurkezleari, Euzkitzek iritzi jakin baten alde egiten duelakoan.

Hona hemen Sanchezen gutuneko zati batzuk:

"Euskitze jauna, aste honetan zuen saioa ikusi nuen tarte batzuetan... Ka(la)ka horrek gehiago ematen zuen Ajuria Enea Ituneko garaiko saioa, egungo prozesuarekin bat datorrena baino.

Geure burua ezker abertzalean kokatzen dugunok, jende askok pentsatzen duen ez bezala, ez gara bakarrik geure egiaz eta hedabidez elikatzen... Kontua ez da beste aldekoen iritzia entzuteko barrenik dugun edo ez, jasaten dugun edo ez, nik uste urteetako eskarmentua daukagula honezkero, ezta? Baina badira jokaera batzuk bereziki nazkatzen gaituztenak. Aste honetan zuen saioan:

-1. Iritziak iritzi, geure aldekoak mintzatu zirenean, ia sistematikoki eten zenituen, Iñaki Antiguedaden lehen esku-hartzean aurrez kale borroka aipatua izan zelarik, bera hasi zen gutxi gorabehera "nik onartzen dut kale borroka traba bat dela, baina traba hori baino lehenago badaude beste traba batzu...". "Iñaki, itxaron pixka bat izan ere badauzkagu irudi batzuk... Gaur Donostian autobus bat kiskali dute...". Nire inozentzian espero nuen Iñaki de Juana aipatua izan zenean azkar etengo zenutela bere irudi batzuk botatzeko edo elkartasunez ari diren gose grebalariena, edo larriki gaixorik dauden beste presoena aipatu... Aukerak ez dira falta".