Kirol Patronatua eta urteak

Udal Kirol Patronatuak egunotan bidali die bere bazkideei gutuna, halako egunerako kobratuko dutela bazkidetza kuota berria. Gutuna, euskaraz eta gazteleraz dago, eta gaztelerazkoan ondo daude datu horiek; hau da, 2007ko kuota 2007ko lehen hamabostaldian kobratuko dutela norberaren kontu korrontetik. Euskarazkoa ez dago ondo: "Gogoan izan urtarrilaren lehenengo hamabostaldian bidaliko dugula zure kontu korrontera 2006. urteari dagokion kuotaren zenbatekoa”. 2006. urteari dagokiona?…

Akats horretaz gain, euskarazko eta gaztelerazko gutunak honela datatu dituzte: 2005eko abenduaren 15a.