Otsobeltz Sustatuko lehiaketan, puntan

Atzo, asteazkena, sustatu.com-eko 5. urteurren jaia ospatu zuten Arrasaten. Azaroan bete zituen bost urte sustatu.com-ek, eta horren aitzakian, euskal blogosferako blog mezurik onena saritzeko lehiaketa antolatu zuten. Lehiaketak  parte-hartze zabala izan du. Uztarria.com-eko Andoni Salegiren Komiki-blogeko mezu batek ere parte hartu du lehiaketan, norbaitek halaxe proposatuta. Eta epaimahaikoei aipagarria iruditu zaie Salegiren bloga. Irabazlea,  The Indezents blogeko mezua izan zen.



Argazkian, Iban Arantzabal Goienako kidea eta Maria Agirre aurkezlea, atzean Andoni Salegiren blogeko irudiarekin. (Argazkia: Joxe Aranzabal)