Txetxu Urbietaren saioa, Azkoititik

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko urr. 19a, 20:10

Larunbatean, urriaren 21ean, Azkoitiko Kontzejupetik egingo dute Euskadi Irratiko 'Hiru Erregeen Mahaia' kirol saioa, 'Jokin Ormaetxea Saria'-ren II. ekitaldia aitzakia hartuta.

Txetxu Urbieta kazetari azpeitiarrak gidatzen duen saioa Azkoitian egitearen arrazoia "'Jokin Ormaetxea Saria' indartu nahi izatea eta irratsaioa jendearen aurrean egitea" dira. 16:00etan hasita, lau orduren bueltan, irratiko programa bat nola egiten den ikusteko aukera izango dute larunbatean Azkoitiko Kontzejupera joaten direnek.

'Jokin Ormaetxea Saria' Euskal Herrian egiten diren lasterketetako txirrindulari euskaldunen sailkapenaren arabera erabakitzen da. Iaz, Aitor Osa txirrindulari itziartarrak jaso zuen saria. Aurten, berriz, Koldo Gil Saunier Duval taldeko txirrindulariak jasoko du. Sari-ematea 18:00etan izango da, eta bertan txirrindulari ugari bilduko dira. Txirrindularitzaz gain, beste hainbat gai jorratuko dituzte larunbateko saioan. "Jorge Oteizaren 'Zazpi frontoien' egitasmoaz, Azkoitiko pilota profesionalaren egoeraz eta Epsilon Euskadi eta Bat Formularen inguruan" hitz egingo dute besteak beste. Horretaz gain, irratsaioko kolaboratzaileek Atano XIII.aren aurka pilotan jokatuko dute. Horien artean izango da IƱaki Elortza kazetari azpeitiarra.