Bruesak bazkide asko egin ditu Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko urr. 10a, 13:10

Orain bi hasi zen Espainiako ACB saskibaloi liga eta Bruesa Donostiako taldea bertan ari da, iazko denboraldian igoera lortuta. Taldeak ikusmin handia sortu du. Azpeitian, esaterako, Iraurgi Saskibaloi Elkartearen egoitza-tabernan Bruesako bazkide egiteko aukera egon da eta 135 lagunek eman dute izena. Bruesak asteazken honetan du hurrengo partida Donostian, Akasvayuren kontra (20:30). Akasvayuk bitik bi partida irabazi ditu, Bruesak bitik bat (irabazi duena, Unicaja egungo txapeldunaren etxean, lehengo zapatuan). Donostiako klubak etxeko partidetarako Azpeitiko jarraitzaileentzat ere autobusa jarri du, doan. Bihar 19:00etan irtengo du, anbulategi aurretik.