Jesuiten lehen gonbitea

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko urr. 4a, 17:10

San Inazioren heriotzaren 450. urteurrenarekin gustura geratu dira, nonbait, Loiolako jesuitak, eta Azpeitiko Parrokiko abesbatzakoak, hauek urtemugan egin duten lana eskertuz, afaltzera gonbidatu zituzten ostiral gauean. Pastorkuan afaldu zuten. 40 bat lagun izan ziren denera. Parrokiko abesbatzakoek urtero egiten dituzte saioak Loiolan (aurten gehiago, ospakizunagatik), baina lehen aldia da jesuitek afaltzera-edo gonbidatu dituztela.