Kontxuelo Odriozolak gehiago nahi

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko ira. 27a, 16:09

Astelehenean hasi zen berriro ETB1en 'Goenkale' telesaila. Hamahirugarren denboraldia du eta, hasieratik bezala, hor dago Kontxuelo Odriozola azpeitiar aktorea 'Maria Luisa'-ren paperean. Lehen egunero botatzen aritu ondoren, iaz astean bi aldiz eskaini zuten. Denboraldi honetan ere bai: astelehenetan eta asteartetan. Kontxuelo Odriozolak, ordea, gehiago nahi; aurrekoan adierazi zuen etxekoek eta lagunek esaten diotela lehengo formatoa nahiago zutela, eguneroko hura.