Iriondo eta Auspoa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko ira. 19a, 14:09

Auspoa bildumak 300. liburua atera duela eta, Joxe Mari Iriondo azpeitiar kazetariak, azken liburuaren agerraldian: "Lehendabiziko alea kaleratu zuenean, hildako haurra zela esan zion norbaitek Antonio Zabalari. Nik ez nuen hori pentsatu, ezta 300. liburura iritsiko zenik ere. Orain dela 40 urte baino gehiago ezagutu nuen, harpidetzak egiten ari zela. Loiolako irratira etorri zitzaidan harpidedun izan nahi nuen galdezka. Baiezkoa eman nion".