Roger Etxegarairen naturaltasuna

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko ira. 5a, 16:09

Zergatik izan ohi dira protokoloak serioak, zurrunak eta antzekoak? Zergatik ez natural portatu? Roger Etxegarai ezpeletar kardinal ezagunak natural jokatu zuen, behintzat, igandean Loiolan. San Inazioren heriotzaren 450. urteurreneko ospakizunetara etorri zen eta dantzariek aurreskua egin zioten. Ohi bezala, dantzari mutilak txapela bota zion eta Etxegaraik, jantzi, eta bere txapel gorria, mutil gazteari jarri zion.