Minorrean ala maiorrean?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko uzt. 29a, 15:07

'Bertsolari' aldizkariaren azken zenbakian (61.ean) Pako Aristik bertso doinuez elkarrizketa batzuk egin ditu. Haien artean, Andoni Egañari, eta pusketa batean, Aristik galdera: "Uste al duk lehen ere egiten zela gogoeta doinuez buruz?". Egañak: "Lehen ere egingo zuan, edo behinik behin antzematen ziotean. Sebastianek (Lizasok) ez dik jakingo zer den maiorra edo minorra, baina ez zaiok okurritzen bertso afari batean minorrean hasterik: bazekik zer dihoakion hobeto. Lazkao Txiki-eta asko hasten zituan minorrean. Agirre ere ona duk minorrean. Jose Agirre minorrean hobea duk, ez zekiat zergatik. Bere jotzeko modua oso sesgatua delako. Jotzaile fama dik, baina zeharka jotzen dik, ez dik sententziaren bidez jotzen. Fuerte jotzen dik, baina albotik".