Tomas Ugalde tropela.net-en hirugarren

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko uzt. 26a, 17:07

Igandean bukatu zen Frantziako Tourra, baita Uztarriak urtero txirrindulari lasterketa horren aitzakian antolatzen duen Pourra ere. Aurtengoan, Jose Angel Arzuaga izan da Pourrako irabazle.

Uztarriak antolatzen duena, ordea, ez da porra bakarra. Izan ere, tropela.net-en ere porra egiten dute. Porra horretako hirugarren postuan azpeitiar bat geratu da aurten: Tomas Ugalde. Ezta lehenengo aldia Ugaldek era honetako sariren bat  irabazten duena, 2004an Uztarriaren Pourra berak irabazi zuelako eta 2002an , berriz, bigarren eta hirugarren postuetan bera gelditu zen.

Tropelakoek sari banaketa abuztuaren 3an egingo dute, 19:00etan, Zestoako bainuetxean. Zorionak, Tomas.