Zaharrak berri

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko uzt. 6a, 12:07

Anjel Lertxundik 'Berria'-n bere blogean:

Zaharrak berri

Angel Ainziburu Afinsako aholkularia da —seiluen aferako inbertsio-enpresakoa—, eta Urola Kostako Hitza-ri adierazi dio: "Gure bezeroak tontotzat hartu dituzte, eta lotsatu egiten dira". Afinsak 350 bat bezero omen ditu Azpeitian, baita beste asko ere inguruko herrietan.

'Hitza' utzi eta Bohumil Hrabal-en 'Nik, Ingalaterrako erregeari zerbitzatu diodanak' nobelan entretenitu ditut begiak:

"Zumstein-en katalogoan ikusi nuenean seilu batzuen balioa, berehala jakin nuen ez nuela nire gela estali beharko ehun koroako billeteekin. Sabaiak eta jantzi-gela eta bainugela ehuneko billeteekin estalita ere, eta sukaldea bera ere ehuneko errektangelu berdeekin estalita, hura guztia ez zen deus seiluengatik emango zidatenaren aldean: katalogoak zioen aski nituela lau seilu milionarioa izateko, eta horrela kalkulatzen hasi nintzen nire etorkizuna…".

Zaharrak berri, kalkulu txarren kontsolagarri.