Udalak Realaren akziorik ez

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko uzt. 1a, 12:07

Azpeitiko Udalak ez du erosi Realaren akziorik, nahiz eta Realak hainbat aldiz deitu dion, Uztarriak udaletxeko iturrietatik jakin duenez. Baina Udaleko arduradunek erabaki dute "kontu pribatua" dela Realaren akzioen kanpaina, eta ez erostea erabaki dute. Ekainaren hasieran ekin zion Realak akzio zabaltze kanpainaren hirugarren faseari, premia handiarekin hasi ere, lehen bi faseetan helburuaren %16 besterik ez zuelako lortu. Luis Ansoalde Realeko zuzendaritzako kide azpeitiarrak orduan esan zuen ona litzatekeela udalek akzioak erostea: "Gipuzkoako udal denek erosiko balituzte akzioak, sinbolikoki gipuzkoar denak izango lirateke Realeko akziodun". Baina ez dute arrakastarik izan. Ordura arte, udalen artean, Hondarribikoa baino ez zen Realeko akziodun, eta orain Donostiakoa ere bada; jakin denez, besterik ez.