"Izarraitzen urtegi naturala dago"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko eka. 26a, 13:06

Eibar, Elgoibar Mendaro, Deba eta Mutrikun edaten den uraren iturburua, Mendaroko lurretan dago, Irabaneta kobazuloan, eta bertara heltzen den ura, zuzenean Izarraitz mendikatetik doa. Herri haietako Ur Zerbitzuko teknikari Joxe Saizarrek 'Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza'-n esan du nahikoa ur dagoela Izarraitzen. "Uraren kalitatea oso ona da. Arazo bakarra, nolabait deitzekotan, ura biltzeko urtegi fisikorik ez dagoela da, eta jasotzen den kopurua naturaren esku dago zuzenean. Baina adituek diote Izarraitz azpian urtegi naturala dagoela, eta ez dugu ur gabeziarik aurreikusten".