Anastasio Esnaola fraidea hil da

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko eka. 22a, 14:06



“Zein da Anastasio Esnaola? Zarautzen 43 urte bizitzen daramatzan azpeitiarra, fraidea... eta itzultzailea. Bere bigarren liburua euskarara itzuli berri du, eta Uztarria harekin izan da, komentuan”. Halaxe hasi zuen Uztarria aldizkariak  2002ko otsaileko zenbakian harekin Zarauzko Frantziskotarretan egindako erreportaia.

Atzo (asteazkena) hil egin zen Anastasio Esnaola, 73 urte zituela. Gaur da haren aldeko hileta elizkizuna, Zarauzko Frantziskotarretan, 19:00etan.

Uztarriak erreportaia egin zuenean, Ramón María Valle Inclán idazle galiziarraren ‘Buhame-argiak’ (‘Luces de Bohemia’) euskarara itzuli berria zen Esnaola. Aurretik, 2000an, Mariano Errastiren ‘Eguzkilore’ itzuli zuen.