Azpeitiko (eta Gipuzkoako) mapa berriak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko eka. 23a, 11:06

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere informazio geografiko zerbitzu webgunea berritu du: b5m gipuzkoako mapak.

Beste berrikuntza batzuen artean, aireko argazki berriak ere ipini dituzte, erresoluzio eta detaile haundikoak. Tartean, noski, Azpeitikoak.



Beste nobedade nagusia, kaletegia da. Helbide postal bakoitzak, url bat dauka, Interneteko helbide konkretu bat. Adibidez, hauek dira gure herriko zenbait etxe:

- Enparan dorretxea: http://b5m.gipuzkoa.net/kaletegia/azpeitia/foru_ibilbidea/018
- Udaletxea: http://b5m.gipuzkoa.net/kaletegia/azpeitia/enparantza_nagusia/005
- ...

Uztarria.com-en ere, herriko kaletegia, auzoak eta baserri izenak zerrendatuta ditugu eta Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzu honetako datuak erabiltzen ditugu. Gure lotura guztiak ere hara joaten dira. Orain, mapa berrietara bideratzen ditugu gure irakurleak.

Hemen duzue uztarria.com-eko informazioa: www.uztarria.com/azpeitia/geografia