Gure Irratia Uztaritzetik

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko eka. 20a, 12:06

Lapurdiko Gure Irratiak urte bat eta erdiz diru bilketa kanpaina egin ondoren, larunbatean (hilak 17) estreinatu zuten Uztaritzeko estudio berria.

Uztaritzeko lokalak hiru estudio eta bi kabina ditu, 280 metro koadrotan banatuta. Egoitza berria martxan jartzeko 185.000 euroko aurrekontua zuten Gure Irratiakoek; Uztarriak iazko abenduan, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia aitzakia hartuta, bertso porra antolatu zuen. Porran jasotako diruaren %30a Gure Irratiari ematea erabaki zuen.