'Kontras', Onda Ceron

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko eka. 19a, 12:06

Angel Cappa futbol entrenatzaile ezagunak Onda Cero Espainiako irrati katean, Mundialari buruzko saioko hitzaspertuan, gaur egun bazkalondorengo tertuliak ia desagertu egin direla zioen ("lagun batzuekin geratzeko, agenda begiratu beharra duzu gaur egun, eta tamalgarria da hori") eta estimatzen dituela Euskal Herriko soziedadeetan egiten diren bazkari luzeak, kontu-kontari egoteko aukera ematen dutelako. Irratsaio berean zegoen Xabier Azkargorta, eta azpeitiar baten berri eman zion Cappari: "Bazkalondorengo solasaldiak-eta aipatu dituzu, eta guk Azpeitian badugu 'Kontras' deitzen diogun bat. Ba al dakizu zergatik? Solasaldi denetan-eta jendeari beti kontra egiten diolako". 'Kontras', beraz, Onda Ceron. Azkargortak maiz izaten ditu hizpide Azpeitiko kontuak irratian.