Lagun Onak M.B. Ibilaldian omendua

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko eka. 9a, 16:06



Maiatzaren 28an Elorrion ospatu zen Ibilaldia 2006an, mendia eta euskera uztartzen dituzten elkarte eta norbanakoak omendu zituzten. Euskal Herriko lurralde bakoitzako mendi elkarte bat omendu zuten: Gipuzkoatik, Lagun Onak M.B.-ren lana goraipatuz. Norbanakoen artean, Iker eta Eneko Pou, Josune Bereziartu eta Alberto Iñurrategi omendu zituzten.

 Lagun Onak M.B.-ren izenean, Maje Larrañaga elkarteko lehendakariak jaso zuen saria (argazkian behean eskubitik hasita lehenengoa dago). Larragañak Uztarriari adierazi dionez, "sorpresaz" hartu zuten izendapena. Hala ere azpeitiarrek gustura hartu zuten saria. Argazkia, gaur bidali digute Lagun Onakeko kideek..