Ormazabalen 'Izarren hautsa'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko eka. 6a, 18:06

Xabier Ormazabal zenaren oroimena bizirik mantentzeko helburuarekin 'Izarren hautsa' liburua kaleratu dute. Ormazabalek 2003an Takolo beka  jaso zuen. Bekako diruarekin Elurretako Leopardoa espedizioa gauzatu zuen mendizale urretxuarrak; espedizio hori egin zuen mendizale gazteena bihurtuz. Handik gutxira, 2004ko urrian, hil zen Cho Oyu mendi inguruetan.

Orain, mendizale gaztearen bizitzaren testigantzak bildu ditu Gorka Quevedo kazetariak 'Izarren hautsa' liburuan. Baina egitasmoa jende askoren parte hartzeari eta laguntzari esker gauzatu dute. Ekainaren 8an aurkeztuko dute liburua Urretxuko Pagoeta aretoan, eta ekitaldian Elurretako Lehoinabarraren bila iaz prestatu zuten ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izango da.