Luis Ansoalderen teoria

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko eka. 2a, 17:06

Realak hasi du akziodunen kanpainako hirugarren fasea, premia handiarekin hasi ere, lehen bi faseetan helburuaren %16 besterik ez duelako lortu. Hirugarren fasean, besteak beste, udalei aukera eskaini die akzioak erosteko, eta badu horren inguruan teoria bat Luis Ansoalde Realeko zuzendaritzako kide azpeitiarrak: "Gipuzkoako udal denek erosiko balituzte akzioak, sinbolikoki gipuzkoar denak izango lirateke Realeko akziodun"... Gaur egun, udalen artean Hondarribikoa baino ez da Realeko akziodun.