Iñigo Aranbarri, euskaltzain urgazle

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko mai. 26a, 19:05

Euskaltzaindiak gaur (hilak 26) Elantxoben egindako bilkuran, 35 euskaltzain urgazle berri izendatu ditu. Horien artean, Iñigo Aranbarri azkoitiar idazlea, Uztarriak argitaratutako Loiolarik ez balitz liburuaren egileetako bat. Aranbarrik eta Jose Luis Otamendi azpeitiar idazleak elkarlanean idatzi zuten liburua.

Felipe Juaristi azkoitiar idazlea ere egin dute euskaltzain urgazle.