Euzkitzeren saio berria

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko api. 26a, 13:04

Xabier Euzkitze, orain dela hilabete batzuk ‘Sorginen laratza’ bukatu zenetik, pilota emanaldiekin ibili da ETB1en, eta berriro saio bat aurkeztuko du gaurtik (asteazkena) aurrera: ‘Kalaka’. Eztabaida saioa izango da eta gizarte gaiak jorratuko dituzte. Astean behin botako dute, 'prime-time' ordutegian, erreportaia laburrez eta testigantzaz lagunduta. K-2000 ekoiztetxeak egingo du programa.

‘Info-show’ izeneko formatua da, informazioa eta denbora-pasa uztartuko dituelako. Ameriketako Estatu Batuetatik dator formatua, eta beste herrialde batzuetan arrakasta handia du: Kanadan, Italian, Frantzian...

Oraingoz, programaren zortzi atal egingo dituzte eta udaran etena egingo dute. ‘Kalaka’-k ondo funtzionatzen badu, irailean itzuliko da.