Koldo Aldalurren lesioa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko api. 12a, 18:04

"Kirola maite dut, aritzen naiz eta kiroletik bizi naiz. Kriston mauka. Endorfinaz betetzen ditut sarri-sarri zainak eta diruz poltsikoak. Balizko paradisuak antzeko zerbait behar du: eguraldi epeletan bizikleta bueltatxo bat egin, dutxa goxoa, bazkari sanoa... eta arratsaldean erretransmisio interesgarri bat, lagunekin berriketa saio luzea eta maindireen igurtzia. Detailerik gabe. Niretzat behintzat plan hoberena", horrela hasten da Argia aldizkariko aurreko zenbakiko Koldo Aldalur kazetari azpeitiarraren Kolateralkeriak iritzi artikulua.

Baina dena ez da irudien bezain ederra, ez behintzat lesioren bat etortzen bada. "Lesioen atzean dabilen petrikilo, sasi-mediku, osteo-ez-dakit zer, kiroartista, tituludun masaialari eta azal lodiko masaialariak" kritikatzen ditu Aldalurrek. Antza, kazetari azpeitirra lesionatuta dago.