Lagun Onak eta Iraurgiko zozketak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko urt. 2a, 15:01

Urte zaharretan tradizio handiko zozketak dira Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Iraurgi Saskibaloi Elkarteak egiten dituztenak. Lagun Onakek, otarra eder bat. Iraurgik, mariskada elegantea. Hona hemen herenegungo bietako zenbaki sarituak. Lagun Onakekoak: 3.310 (oraindik ez da azaldu irabazlea. Hilabeteko epea du. Ez dago bigarren zenbakirik). Iraurgikoa: 4.054 (azaldu da irabazlea).