Joseba Iriondori lorak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2005ko abe. 26a, 12:12

Fermin Etxegoienek laudatu egin du, ‘Berria’-n egin ohi duen telebista kritikan, Joseba Iriondo azpeitiar kazetaria: "Joseba Iriondo La Paz hiri aldapatsuan dugu (…). Menturaz, bi hizkuntzetan ondoen moldatzen den kazetaria. Espainola eta ketxua. Barkatu, txiste bat izan da: espainola eta aymará. Barkatu, txiste bat izan da: espainola eta euskara. La Pazen dauden kazetari elebidunen artetik... onena seguru! Txiste batek ekar dezakeen txarrena: txisteka jarraitzeko gogoa. Joseba Iriondo oso ona da espainolez ere, hau ez da txistea. Zer da ona izatea espainolez ere? 'Uau', bai zaila erantzuteko. Ona izatea espainolez zera da: espainolez ari denean, espainolez ari dela ematen duen kazetaria. Hau da... orain dator zailena: espainolez ari denean, 'espainola ematen' duen kazetaria? 'Euskalduna ematen' ez duen kazetaria? ETBko aurkezle nagusien artean gutxitan eman ohi da aipatu bikoiztasuna. Pentsatzen nabil eta ez zait beste inor bururatzen. Espainolez ondo aritzen diren asko, adibidez, euskaraz ez direlako maila berean aritzen. Joseba bai: euskaraz mailarik gorenean aritzen da".