'Urola Kostako Hitza'-ri buruz gaur 'Bertatik Bertara'-n

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! |
2005ko urr. 10a, 17:10



ETB1eko 'Bertatik Bertara' saiokoak Zarautzen, Urola Kostako Hitza-ren egoitzan izan dira gaur (astelehena), gauean erreportaia botatzeko (21:00). Izan ere, 'Hitza'-k eskualdean egunero 10.000 aleko tiradara heltzea lortu du (biharko egunkarian argitaratuko duen bezala), eta lorpen horretaz ariko dira Euskal Telebistan. Argazkian, Gari Berasaluze zuzendaria, Zarauzko egoitzan, galderei erantzuten.

Bidali:  

Erantzunak

Mikel | 2005-10-10 : 19:10

Zorionak, oztopoak oztopo egindako bideagatik!
Eta mila esker eguneroko lanagatik!

Ainhoa | 2005-10-11 : 14:10

Ba 10001 ale egiten hasi beharko dute, ze niri behintzat ez zait iristen aspaldian, nahiz eta urteroko dirulaguntza ematen dudan. Bi arrazoietako bat: norbaitek buzoitik lapurtzen dit edo partiketan jarduten duenak nere etxeko bidea ahastu du. Beraiekin harremanetan jarri beharko dut...... Ala ere Zorionak!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu