Errezilgo San Martin herri eskola, historiaurrean murgilduz

Erabiltzailearen aurpegia Antxieta Arkeologia Taldea 2023ko abe. 5a, 18:51
Errezilgo San Martin herri eskolako ikasleekin Armalleta kobazuloan. (Antxieta arkeologia taldea)

Asteartean, abenduaren 5ean, Errezilgo San Martin herri eskolako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin egon ginen, arkeologia eta paleontologia apur bat haiei irakasteko, Arzalluz auzoko Armalleta kobazuloa bisitatu genuen.

Errezilgo San Martin herri eskolako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin Arzalluz auzoko Armalleta kobazuloa bisitatu genuen Antxieta arkeologia taldekook, historiaurreko arkeologiaz eta paleontogiaz irakatsiz. Gurekin irteeran parte hartu zutenak dira Errezil bailarako etorkizuneko ingeniariak, mekanikoak, biologoak, abokatuak edota suhiltzaile trebeak.

Ikasle trebeak eta mendizale apartak direla garbi utzi ziguten.

Aupa San Martin herri eskola!