Labar artea, Lastur eta Itziar arteko Arbil mendian

Erabiltzailearen aurpegia Antxieta Arkeologia Taldea 2023ko abe. 1a, 11:13

Lasturko Sustraixa edo Arbil V kobazuloko 2023ko ikerketak bukatutzat eman ditu Antxieta arkeologia taldeak.

2017an, Paleolitoko labar artea aurkitu genuen Antxieta arkeologia taldekook, Lastur-Itziar-Debako Sustraixa edo Arbil V kobazuloan. Geroztik, UCM unibertsitateko Blanca Ochoa ikerlaria lan bikaina egiten ari da koba berezi horretako Paleolitoko grabatuekin.

Datorren urtean jarraituko dugu ikerketekin, eta Antxieta taldekook gustura lagunduko diogu elkarlanean.

Lan ona, Blanca!