Zestoako Baio kobazuloko aztarnategi arkeologikoa

Erabiltzailearen aurpegia Antxieta Arkeologia Taldea 2021ko urr. 24a, 10:08

Gordailua: 1990+1998/1999 Antxietaren zundaketako materialen ikerketa.

Asier Gomez-Olivencia EHUko ikertzailearekin Gordailuan egon gara berriro, elkarren artean juntatzen diren ehundaka hezur zatiak aurkitzen.

  

  

Pazientzia handiko lana da hezur zati horiek elkarren artean elkartzea, baina pixkanaka-pixkanaka lortzen da, eta opari bat da lortutakoan.

Juntatutakoan, neurketak egin, identifikatu, noski, eta inbentariatu egiten ditugu.