Errentxorta eta Kobalotx

Erabiltzailearen aurpegia Antxieta Arkeologia Taldea 2021ko mar. 23a, 15:45

1980. urtean giza hezurrak topatu zituzten Antxieta Arkeologia Taldeko kideek Errentxorta zein Kobalotx kobetan, eta 40 urte beranduago hara itzuli dira.

Errentxorta (Beizama). 1980an giza hezurrak aurkitu genituen han, eta Kalkolitiko/Brontze aroko hilobi bezala katalogatu genuen. 40 urte pasatu ondoren, kostatu zaigu aurkitzea, baina izerdia bota ondoren topatu eta berriro miatu dugu lekua. Koba honetan azken 40 urteetan azkonarrak bakarrik ibili dira.

Kobalotx (Nuarbe, Azpeitia). Koba honetan ere 1980an giza hezurrak aurkitu genituen, eta hau ere Kalkolitiko/Brontze aroko hilobi bezala katalogatu genuen. Ez dakigu zer gertatu den 40 urte hauetan, baina iruditu zaigu bertara iristeko askoz aldapa handiagoak daudela orain. Prozesu geologikoak izango dira.