Ibai Eder urtegira zientoka plastiko jaurtitzen dira

Erabiltzailearen aurpegia Antxieta Arkeologia Taldea 2021ko urt. 31a, 10:05

Ibai Eder urtegian hartutako irudi batzuk dira hauek, eta horietan ikus daitekeenez, zabor ugari egon ohi da urtegian.

Hausnarketa txiki batekin nator zuengana. Planeta guztian arazo mingarri bat gertatzen ari da: ibaien eta erreken bidez plastikoa iristen da itsasora. Nola da posible urtean zehar plastiko tonak eta tonak itsasora iristea?

Urrutira joan gabe, Azpeitian daukagu adibide aproposa. Hain gertu daukagun Ibai Eder urtegira zientoka plastiko jaurtitzen dira urtean zehar. Nola gertatu liteke hori? Urtegi horretara, nagusiki, plastiko horiek ekar ditzakeen errekatxo bat bakarrik iristen da: Ibai Eder erreka.

Erreka horren goiko partean ez dago herri handirik, ez bizilagun ugaririk. Ez dago hori azalduko duen arrazoi berezirik; Matxinbenta auzoa eta baserri batzuk besterik ez daude.

Baina gertatzen ari da. Nola ez dira ba gure planeta urdin honetako itsasoak plastikoz beteko?

Goiko argazkiak Ibai Eder urtegiko bost leku ezberdinetan hartutakoak dira, eta leku gehiagotan ere badago plastikoa.