Zortziko zezenzale elkarteak bazkide egiteko prozesua ireki du

Zortzikoko bazkide egiteko, izen-emate orria bete beharko da, eta elkartearen helbide elektronikora bidali. Urteko kuota 50 eurokoa izango da. Elkarteko bazkideek urtean zehar zezenen inguruko ekitaldi desberdinetara joateko aukera izango dute.

Martxan da aurrenekoz Zortziko zezenzale elkartearen bazkidetza prozesua. Zortziko zezenzale elkartea Azpeitian zezenen eta zenzenketen inguruko zaletasuna partekatzen dutenak elkartzeko asmoz sortu da.

2023an hasi zen lehen pausoak ematen, hainbat ekitaldi zein irteera antolatuz. 2024ra begira, elkarteko kideak ekitaldi eta jarduera desberdinekin agenda osatzen ari dira, eta horien inguruko xehetasunak aurrerago emango dituzte. Horrenbestez, antolatutako ekintzetan zein irteeretan parte hartu ahal izateko bazkide izatera deitu du elkarteak.

Izen-ematea

Zortzikoko bazkide egiteko interesa dutenek honako formulario hau bete beharko dute. Behin hori egin ostean, elzortziko23@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dute izen-emate orria. Elkarteko urteko kuota 50 eurokoa izango da. Bazkideek lehentasuna izango dute hainbat ekintzetara joateko orduan.

Elkartearekin harremanetan jartzeko, elzortziko23@gmail.com helbide elektronikora idatz dezakete interesatuek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide