Azpeitiko xakelariak emaitza onekin itzuli dira herrira

Erabiltzailearen aurpegia Xaputarrak Xake Kluba 2020ko urr. 19a, 11:09

Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketako bigarren jardunaldia izan zen zapatuan, eta Azpeitiko xakelariak emaitza onekin itzuli ziren herrira. Datorren astean ere izango dute lehia.

Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketaren bigarren jardunaldia izan zen zapatuan, eta Azpeitiko xakelariak emaitza onekin itzuli ziren herrira. Izan ere, Cristian Cretuk eta Aner Alonsok beren partidak irabazi egin zituzten, Iñaki Urangak berdindu egin zuen, eta Jose Andres Perezek galdu. Eneko Alberdik atsedena izan zuen asteburuan, eta beraz, ez zuen jokatu. Emaitza horiek tarteko, puntu bana dute Cristian Cretuk, Eneko Alberdik, Iñaki Urangak eta Aner Alonsok. Jose Andres Perez, berriz, punturik gabe dago bost jardunaldiren faltan.

Datorren larunbatean izango da txapelketako hirugarren jardunaldia, 16:00etan, Donostian. Absolutuen mailan, Cristian Cretuk Asier Etxagibel izango du aurkari. Bigarren mailan ariko dira gainerako xakelariak: Eneko Alberdi, eta Jokin Etxanizen kontra neurtuko ditu indarrak; Evgen Makarov izango du aurrez aurre Iñaki Urangak; eta Jose Andres Perezek Andoni Exaberen kontra jokatuko du. Hirugarren mailan, aldiz, Xabier Yurramendiren aurka jokatuko du partida Aner Alonsok.