Oroimenaren mapan

Erabiltzailearen aurpegia

Xabier Euzkitzek Noticias de Gipuzkoa egunkarirako idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Gure herriko gatazka higuingarriak utzi dizkigun orbainen artean, bada begitartea alaitzen digun oroitzapenik ere. Loiolako Karmelo Etxegarai ikastolak gu izan gintuen batxilergoko lehen promozioa. Garai bortitzak ziren, bortxa handikoak. Azpeitiko Institutuan eta Azkoitiko Lanbide Eskolan noiznahi egiten zituzten grebak.

Halako batean geure ikastolan asanblada deitu zuten, greba deialdia egiteko. Bi etakide hil ziren, prestatzen ari ziren lehergailuak eztanda eginik. Han joan ginen, 15-16 urteko hainbat nerabe, gure lehen asanbladara. Bi lagun hasi ziren hizketan, bat neure lagun mina. Beste norbaitek prestatutako testu bat eraman zuten, ondoren aitortu zigutenez. Ideia eta jarrera batzuetara erabat lerraturiko testua zen.

Artikulu osoa Noticias de Gipuzkoa egunkariaren webgunean irakur daiteke.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide