Kerobia eta Janus Lester Sanagustin kulturgunean eta Queenenen doinuak Soreasun

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2024ko ots. 19a, 20:15

Ostiralean eskaini zuten kontzertua bi taldeek Sanagustinen. Jendetza gerturatu zen bi taldeak ikusteko gogoz.

Kerobia talde ezaguna izan zen kontzertua eskaintzen lehena otsailaren 16ko ostiral gaueko hitzorduan. Jarraian etorri zen Janus Lester talde gaztearen emanaldia. Jende asko aretoan eta giroa bero, dantzarako eta kanturako gogoz ziren bertaratu zirenak. 

Kontzertu honez gain, Paz Ziganda Helduen Abesbatzak Queenen omenezko kontzertua eskaini zuen igande arratsaldean Soreasu antzokian. 

Bi hitzordu hauetako argazkiak ikusteko zoaz kulturazartxibategidigitala.eus atarira.