Lady Banana eta Leon Benavente, Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2024ko ots. 5a, 17:16

Lady Banana eta Leon Benavente taldeen kontzertuak izan dira asteburuan Sanagustin kulturgunean. Lehena, ostiral gauean izan zen. Bigarrena, larunbat gauean. Horiez gain, urtero bezala, inauterietako kontzertua izan zen igandean, kulturgunean bertan.

22:00etan hasi zen Lady Banana taldearen kontzertua ostiralean. Aretoko arkupe azpiko eszenatokian izan zen emanaldia, eta jende multzo polita gerturatu zen kontzertuaz gozatzera. GPS giraren baitan antolatutako kontzertua izan zen ostiralekoa. 

Larunbatean, berriz, leporaino bete zen Sanagustin. Leon Benaventeren zaleak gogotsu, segituan berotu zuten giroa, eta kontzertu luze eta indartsu batekin erantzun zuten musikariek.

Argazki galeriak osorik ikusteko Kulturaz Artxibategi Digitalean duzue aukera.