Sahatsa Jauregik eta Ana Arsuagak 'Verde Prato' ikus-entzunezkoa aurkeztu dute Dinamoan

Sahatsa Jauregik Verde Pratoren kontzertu baterako eskultura bat sortu eta emanaldi hura zuzendu zuen. Proiekzio horretaz gozatzeko aukera izan zen ostiralean, Dinamoa sormen gunean. Bi artistek kontzertu horren nondik norakoak azaldu zituzten. 

Sahatsa Jauregi eskultorea eta Ana Arsuaga musikaria -Verde Prato-, Dinamoa sormen espazioan izan ziren ostiralean, irailaren 29an. Jauregik Verde Pratoren kontzertu baterako eskultura bat sortu zuen, baita kontzertua zuzendu ere. Hori grabatuta, kontzertu horren proiekzioa izan zen ostiralean erakutsi zutena . Bi artistek hartu zuten parte aurkezpenean, zuzeneko horren inguruko xehetasunak azalduz.

Proiekzio horren aurretik, Sahatsa Jauregiri buruz Kulturazeko kideek egin berri duten DAPA ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenek, asteazken honetan publiko egingo dena. 

Argazki galeria osorik ikus daiteke kulturazartxibategidigitala.eus atarian.