Grafiaz Betearen bigarren edizioaren sei saioetan parte hartzeko bonua irailaren 27ra arte erosi ahal izango da

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko ira. 21a, 16:44

Saio guztien datak eta irakasleen izenak zehaztuta, datorren ostegunean, hilak 28, hasiko da Grafiaz Betea egitasmoaren bigarren edizioa. Sei saioetarako bonua eskuragarri dago irailaren 27a bitarte. Saio solteetan izena emateko aukera ere badago.

Lehen saioa Patxi Juaristi azpeitiarrak eskainiko du astebete barru, eta stencil teknika landuko da bertan. Gainerako saioen datak zeintzuk diren eta nork bideratuko dituen ere erabakita dago dagoeneko: 

  • Animazioa, Izibene Oñederrarekin, urriaren 26an.
  • Serigrafia, Alaitz Alberdi azpeitiarrarekin, azaroaren 30ean.
  • Fotografia, Nagore Legarreta argazkilariarekin, otsailaren 29an.
  • Grafitia, Igor Rezolarekin, martxoaren 28an.
  • Risografia, Maider Garaiorekin, maiatzaren 30ean. Azken saio hori Huarte Zentroan (Huarte, Nafarroa) izango da.

Sei saioetarako bonua irailaren 27ra arte eskuratu ahalko da, eta saio solteetan izena emateko aukera ere badago.

Ingormazio gehiago dinamoa.eus atarian topatuko duzue.