Muzak eta Siglas talde gazteen musika iritsi da Sanagustin kulturgunera

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko ira. 20a, 15:58

Katapulta Tour 2023 ekimenaren barruan hainbat kontzertu izan dira Sanagustin kulturgunean urte osoan zehar. Oholtzara ihotzen azkenak Siglas eta Muzak taldeak izan ziren. 

Muzak eta Siglas talde gazteek kontzertu bana eskaini zuten ostiralean, Sanagustin kulturgunean, Katapulta Tour 2023 egitasmoaren barruan.  Donostiako Siglas taldeak eskaini zuen lehen kontzertua. Ondoren, Muzak taldeak hartu zien lekukoa. Sanagustin kulturguneko oholtza txikian izan ziren bi kontzertuak, 20:00etan hasita. 

Katapulta Tour 2023 ekimenaren xedea da talde gazteei ezagutzera emateko espazio bat eskaintzea.