Hasi da Hitzaren Eskolaren IV. edizioa Dinamoa sormen gunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko ira. 5a, 09:30
Hitzaren Eskolaren laugarren edizioko aurreneko saioa. (Kulturaz kooperatiba)

Amets Arangurenek gidatu zuen lehen saioa. Beraz gain, Joseba Sarrionandia, Itziar Ugarte eta Irati Gorostidi jardungo dira irakasle lanetan abendura bitarte.

Joan den irailaren 2an, larunbatez, eman zitzaion hasiera Hitzaren Eskolaren edizio berriari. Abenduaren 2an amaituko da eskola, eta bitarte horretan, larunbatero elkartuko dira Dinamoa sormen espazioan.

Amets Aranguren, Irati Gorostidi, Joseba Sarrionandia eta Itziar Ugarte jardungo dira irakasle lanetan. Hauek, Ion Celestino, Maider Oleaga, Arantza Santesteban eta Peru Magdalena izango dituzte irakasle gonbidatu moduan hainbat saiotan. 

Lehen saioko argazkiak kulturazartxibategidigitala.eus atarian ikus ditzakezue.