'Intsumisoena' lana aurkeztu dute Maria Osesek eta Eider Beobidek

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko eka. 21a, 12:16
Aurkezpeneko irudia. (Kulturaz)

Igandean egin zuten maitasuna gai hartuta sortu duten obraren aurkezpena, Dinamoa sormen gunean. 2022an Sorkuntza Beka jaso zuten bi lagun horiek, eta Dinamoan aritu dira lanean.

Maria Oses arrasatearrak eta Eider Beobide donostiarrak Intsumisoena lana aurkeztu zuten igandean, Dinamoa sormen gunean. 2022 Sorkuntza Beka jasota sortu zuten obra bi lagunek, Dinamoan bertan, eta joan zen igandean 12:00etan hasi zuten haren jendaurreko aurkezpena soinuaren eremuan.

Itzulpengintza eta interpretazio ikasketak ditu bikoteak, eta Intsumisoena lanerako, literatur itzulpenetan oinarrituta, beste hizkuntzetako intereseko gaiak euskaratu zituen, horiek musikarekin nahastuz. Maitasuna gaitzat hartuta gauzatu dute lana.

Kulturazartxibategidigitala.eus atarian ikus daitezke igandeko emanaldiko zein bi sortzaileek Dinamoan egin zuten egonaldiko argazkiak.