Herriko gazteen musika doinuez gozatzeko aukera izan zen ostiral arratsaldean Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko eka. 20a, 17:19
DJ Bombax ostiraleko emanaldian. (Kulturaz)

Gazteak eta Musika egitasmoaren bueltan, solasaldia eta kontzertuak izan ziren ostiral arratsaldean Sanagustin kulturgunean. Hainbat gazte zein heldu joan ziren hara.

Joan zen ostiralean, 17:30ean hasi zen Gazteak eta Musika egitasmoa Sanagustin kulturgunean. Soldasaldiaren bueltan batu ziren lehendabizi zenbait lagun. 18:30ak aldera, berriz, kontzertuak hastearekin batera, gazte eta heldu, jendea kulturgunera hurbilduz joan zen pixkanaka. Hain zuzen ere, Sanagustineko agertoki txikia hartu zuten gazteek, punk eta elektronika doinuekin girotuz aretoa.

Kulturazartxibategidigitala.eus atarian ikus daiteke Gazteak eta Musika egitasmoaren argazki galeria osorik.